v D BITAMINA. ABERASTU BERE HEZIKETA! D ereduan matrikulatzeko kanpaina. Argitaratze data:2010/1/26  
 
  Umeak D ereduan matrikula daitezela sustatzeko kanpaina da "D BITAMINA. ABERASTU BERE HEZIKETA!" eta urtarrilaren erdialdean hasi da 23 udalerri eta hiru mankomunitatetan, baita Arrigorriagan ere.

Egitasmoak 2 eta 3 urte arteko umeak dituzten 7.600 familia izango ditu helburu eta horiei liburuxka bat emango zaie kanpainan zehar, 2 eta 3 urteko haurrak dituzten gurasoek matrikulazio-kanpaina hasi aurretik ezagutu dezaten zer den hezkuntzako D eredua eta zein arrazoi dauden euskara hutsean eskaintzen den eredu hori aukeratzeko.



Umearen altuera markatzeko neurgailua deskargatu nahi baduzu, jo hona:

EUSKARA- Kanpainak - D BITAMINA. Altuera-neurgailua.